Kuadrillategiko guraso bilera egingo dute bihar

132 gaztek eman dute izena aurten egitasmoan.

Kuadrillategin parte hartzen duten gazteen guraso bilera egingo dute bihar, asteartea, 17:30ean. Topalekuan elkartuko dira (Landetxe plazan). Urrian hasi zuen ikasturtea Kuadrillategi egitasmoak. Gurasoek ere dinamika ezagutu, informazioa jaso eta datozen hilabeteetarako aurreikusitakoaren berri emateko egingo dute saioa.

132 gazte dabiltza aurten egitasmo arrakastatsuan, DBH 1eko 93 eta DBH 2ko 39. Ostiral arratsaldero biltzen dira Landetxen, Topaleku berrian.

Gehigarriak

Kuadrillategiko guraso bilera egingo dute bihar