‘Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu’ hitzaldia eskainiko du Unai Pascual zientzialariak abenduaren 13an

Udalak osatu duen Oiartzungo Klima eta Energia Plana ere aurkeztuko dute saioan.

Unai Pascual zientzialariak hitzaldia eskainiko du abenduaren 13an Oiartzungo pleno aretoan. 19:00etan izango da. ‘Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu’ izenburupean, klima aldaketaren atzean dauden gizarte eta ekonomiaren gako nagusiak landuko ditu. Klima aldaketa hemen da, beraz zein da gaur eguneko diagnostikoa? Eta etorkizunerako erronkak? Nola ulertu klima aldaketa krisi sozio-ekologikoaren testu inguruan? Galdera hauek guztiak erantzuten saiatuko da ikerlari ospetsua.

Ekonomian lizentziatua da Pascual (EHU, 1996) eta Ingurumen ekonomian doktorea (York Unibertsitatea, 2022).  2002tik 2012ra Cambridge Unibertsitateko irakaslea izan zen eta  2010etik Basque Centre for Climate Change (BC3) eta Ikerbasque ikerlaria da.

Oiartzungo Klima eta Energia plana osatzea ere izango du saioak helburu

Energia burujabetzan eta klima larrialdiaren aurka aurrerapausoak emateko Oiartzungo klima eta energiaren diagnosia eta ekintza plana egin du azken hilabeteetan Udalak. Asteazkeneko saioan azalduko dituzte helburu eta proposamen nagusiak. Elkarlanean lortu nahi dute klima-aldaketaren aurrean erantzuteko nahiz egokitzeko gai den herria, jasangarria eta arduratsua dena. Horregatik, plana herritarren ekarpenekin osatzeko dinamika bat ere egingo dute saioan zehar.

Oiartzuar ezberdinek bideo bat egin dute asteazkeneko saiora joateko gonbita eginaz. Ikusi hemen.

Gehigarriak

‘Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu’ hitzaldia eskainiko du Unai Pascual zientzialariak abenduaren 13an