Herriko gazteekin bilduko da Udala abenduaren 15ean

Gazteentzako aurreikusitako proiektuak azaldu eta ekarpenak jaso nahi dituzte.

Oiartzungo gazteekin batzarra egingo du Udalak abenduaren 15ean (ostirala da).

Datozen lau urteetarako aurreikusitako erronkak eta gazteentzako proposatzen dituzten proiektuak azalduko dituzte Ekain Susperregi eta Nora Vélez del Burgo zinegotziek. Gazteen proposamenak entzun eta jaso nahi dituzte, udal-taldea 2023-2027 legealdirako osatzen ari den plana aberasteko.

18:00etan jarri dute hitzordua, pleno aretoan. Saioa laburra eta dinamikoa izango da eta parte hartzera animatu dituzte herriko gazte denak.

Gehigarriak

Herriko gazteekin bilduko da Udala abenduaren 15ean