Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko ikastaroa egiten ari dira Udaleko gizonezko langile eta zinegotziak

10 orduko formakuntza jasotzen ari dira 61 lagun.

Genero arau eta rolek, pertsonen arteko harremana zehazteaz gain, sexuaren arabera estatus edo kategoria sozial bat esleitzen digute emakumeei eta gizonei. Maskulinitate eta feminitate sexistak esparru guztietan du isla: harremanetan, lan esparruan, ekonomian, familian, aisialdian, zaintzan…

Ikasi eta jaso dugun maskulinitate eta feminitate sexista hegemonikoa deseraikitzea ezinbesteko ardatza da berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko jendartea lortzeko. Horretarako herritar eta langileentzat ikastaro ezberdinak antolatu izan ditu Oiartzungo Udalak. Formakuntza udaleko gizonezko langile eta zinegotzientzat antolatu du oraingoan, maskulinitate eredu zaharrak baztertu eta ikuspegi alternatiboei ongietorria emateko.

Gizon izateaz, maskulinitate eredu ezberdinez, maskulinitate hegemonikoak dituen ondorioez, botere harremanez eta pribilegioez hausnartu eta lanketa egiteko 10 orduko trebakuntza jasotzen ari dira 56 langile eta 5 zinegotzi. Mikel Otxotorena Fernandez soziologo eta genero eta maskulinitateetan nazioarteko aholkularia ari da saioak gidatzen.

Gehigarriak

Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzeko ikastaroa egiten ari dira Udaleko gizonezko langile eta zinegotziak