Nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa Oiartzunen egiteko bigarren aukera azaroaren 24an

Txanda hartzeko Irungo IAT estaziora deitu behar da.

Nekazal Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko bigarren aukera izango da hilaren 24ean (ostirala da). Gaetxen (Iturriotzen) jarriko dute puntu mugikorra, Udalak duen biltegiaren ondoan.

Aurrez hitzordua eskatu beharko da Irungo IAT estaziora deituta (943 62 63 00).

Zerbitzuaren kostua 46,86 €ko kostua du zerbitzuak eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.

Gehigarriak

Nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa Oiartzunen egiteko bigarren aukera azaroaren 24an