Gau zirraragarria izan zen Gau Beltza

Jendetza bildu zen beldurrezko ibilbidean.

Jende mordoa bildu zen astearte arratsaldean Gau Beltza ospatzeko. Arropa zaharrekin mozorratu, Txarako parkean sua piztu, afari-merienda egin eta bertatik abiatu zuten beldurrezko ibilbidea. Beldurra, zirrara, musika, dantza, sua… Gure hilak gogoratzeko ikuskizun konpletoa antolatu zuten.

Ilunabarreko irudiekin bideoa osatu dute Abaraxka udal ludotekak. Hemen ikusi daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=yV6FNzB7hfE

Bihar azken ekitaldia

Urriaren 27tik azaroaren 4ra luzatu da aurten heriotza ardatz izan duen festa. Gau Beltzaz gain beste sei ekintza ere antolatu dituzte elkarlanean Abaraxka udal ludotekak, Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak, Ttur-tturrek, Zaintzadik eta Udalak.

Bihar (larunbata) egingo dute azken ekitaldia. 17:00etatik aurrera kandelen inguruan istorioak kontatuko dituzte Pleno aretoan.

Gehigarriak

Gau zirraragarria izan zen Gau Beltza