Trafiko aldaketak izango dira hilerri inguruan Domusantu Eguna dela

Igandean hasi eta asteazkenera bitarte norabide aldaketak egongo dira.

Domusantu Eguna izango da asteazkenean eta oiartzuar askok ohitura izaten dute azaroaren 1ean bertan edo aurreko egunetan kanposantura joateko.

Bisitari kopuru handia izango denez, ibilgailuen joan-etorria ordenatu, segurtasuna hobetu eta aparkatzeko toki gehiago izateko trafiko aldaketak egingo dira urriaren 29tik (igandea) azaroaren 1 gauera bitarte.

Sibeluts-Goizueta kaleko bidegurutzetik kanposantura ezingo da kotxearekin pasa. Irteerarako bakarrik izango da noranzko hori, autoak aparkatzeko erabiliko baita goranzko erraia.

Hilerriraino autoarekin joateko Sibeluts 1etik (ikastolatik) joan beharko da.

Gehigarriak

Trafiko aldaketak izango dira hilerri inguruan Domusantu Eguna dela