Hasi dituzte Ongizate saila Fermiñenera pasatzeko lanak

Zerbitzua hobetu eta ikusgarritasuna emateko egingo du Udalak lekualdaketa.

Hasi du Oiartzungo Udalak Ongizate saila Fermiñene etxean egokitzeko proiektua. Azken urteetan asko handitu da zerbitzua; eskaintza sendotu eta zabaldu da eta orain arte zuen kokalekua txiki gelditu da.

Fermiñenera pasata, orain eta etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko espazioa sortuko dute. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, saila Doneztebe plaza erdian dagoen eraikin oso batean kokatuta, protagonismoa, zentralitatea eta ikusgarritasuna emango diote.

80.000 euroko aurrekontua dute lanek eta urte amaierarako bukatuko dituztela aurreikusi dute.

Argazkian, Olaia Lasa Ongizate zinegotzia eta Agustin Lekuona Hirigintza zinegotzia.

Gehigarriak

Hasi dituzte Ongizate saila Fermiñenera pasatzeko lanak