Xanistebanen balorazio bilera egingo dute asteartean

18:00etan bilduko dira Udala eta eragileak.

Datorren asteartean, hilak 26, xanistebanetako Jai Batzordearen balorazio bilera izango da. Arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira batzordekideak eta udaleko ordezkariak.

Balorazioa egiteaz gain, herriko festetan hobetzeko edo fintzeko egon daitezkeen aukerak landuko dituzte elkarrekin, hurrengo urteetarako interesgarri izan daitezkeen aldaketak txertatu eta festa arrakastatsuagoak antolatzeko. Horregatik, xanistebanetan ekintzaren bat antolatu duten eragile guztiak balorazio bileran parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, guztiok batera balorazio aberatsagoa osatzeko.

Gehigarriak

Xanistebanen balorazio bilera egingo dute asteartean