Nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa Oiartzunen egiteko aukera egongo da

Irailaren 27an eta azaroaren 2an izango dira hitzorduak.

Nekazaritzarako erabiltzen diren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko aukera izango da hilaren 27an (asteazkena da). Gaetxen (Iturriotz) egingo dituzte ikuskapenak, udal biltegiaren ondoan jarriko duten puntu mugikorrean.

Herriko eta inguruko baserritarrek izango dute makinak bertara eramateko aukera, aurrez txanda eskatuta. Irungo IAT estaziora deitu behar dute horretarako (943 62 63 00).

Zerbitzuaren kostua 46,86 €ko kostua du zerbitzuak eta eskudirutan ordaindu beharko da. Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute.

Azaroaren 2an ere egongo da IATa egiteko bigarren aukera, Gaetxen bertan.

Gehigarriak

Nekazal ibilgailuen azterketa teknikoa Oiartzunen egiteko aukera egongo da