Hilero liburu bat izango dute hizketagai.
Irailean ekingo dio ikasturteari Oiartzungo Irakurketa Taldeak. Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta, hilean behin bilduko dira irakurzaleak (hirugarren asteartean), 20:00etatik 21:00etara, liburutegian bertan. Goiatz Labandibarren dinamizatuko ditu saioak.
Irailetik ekainera irakurri eta landuko dituzten liburuak zerrendatu dituzte dagoeneko. Literatur modalitate ezberdinetako lanak izango dira, guztiak euskaraz. Irailaren 19an jarri dute lehen hitzordua. Olatz Mitxelena oiartzuarraren Arrain hezur bat eztarrian hamar ipuin laburren bilduma izango dute hizketagai, idazlearekin batera.
Taldean parte hartu nahi dutenek Manuel Lekuona bibliotekan eskatu dezakete informazio gehiago.
Hauek dira 2023-2024 ikasturtean aztertuko liburuak:
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika