Arrosa kolorez bete zituzten gazteek herriko kaleak

Ikusi abuztuak 5eko argazkiak.

930 gaztek osatutako olatu arrosak busti zituen atzo Oiartzungo kaleak. Inoiz egindako Gazte Egunik jendetsuena ospatu zuten eta paregabea izan zen goiz-goizetik iluntzera arte plaza inguruan jarri zuten giroa.

Gaur izango dute azken eguna 2023ko xanistebanek. Haurrak eta arkume jatea izango dira abuztuak 6ko protagonista. 725 lagun bilduko dira aurten bazkarian, inoiz baino gehiago. Azken txanparako indarrez daude oiartzuarrak eta gogoz gozatuko dituzten azken festa orduak:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea
  • Goizeko 10:00etan: 75. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, Euskal Federazioak 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat antolatzen duen Euskaldun Saria. Antolatzailea: OTXE Oarsoaldeako Txirrindulari Kirol Kluba.
  • Goizeko 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Goizeko 10:30ean: Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Goizeko 11:30ean: ERRALDOIEN eta ERRALDOI TXIKIEN KALE-BUELTAK, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
  • Goizeko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
  • Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
  • Arratsaldeko 16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
  • Arratsaldeko 16:00etan: Xanistebanetako 26. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 19:00etan: AITOR TXIKI XIV. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian.
  • Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea).
    • AÑUBE
    • DANTZALL SOUND
  • Gaueko 23:30ean: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
  • Ondoren: Dantzaldiaren jarraipena, BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Musika Batzordea.