Jendetza ibili zen Xanisteban Egunean

Ikusi abuztuak 3ko argazkiak.

Eguraldi aldrebesak ez zuen festarako gogoa zapuztu eta jendetza ibili zen herriko jai egun nagusiko ekintza eta ekitaldi guztietan. Sokatira lehiaketa ikusteko lepo bete ziren Madalensoroko harmailak. Ugaldetxoko taldeak izan ziren garaile, emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Abuztuak 3ko irudi denak hemen ikusgai.

Baserritar Eguna izango da gaur. Jubilatuak ere protagonista izango dira ostiral honetan, Udalak bazkari goxo bat eskainiko baitie Madalensoron. Euriagatik, bazkari begano feminista ikastolako karpan egingo dute. Hemen abuztuak 4ko egitaraua:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:00etan: HemenGuk, Oiartzungo PRODUKTUEN AZOKA, Done Eztebe Plazan. Arraztalo Elkartearen produktu ekologikoak eta HemenGuk herriko ekoizleenak. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea.
  • Goizeko 10:30ean: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 10:30ean: IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Oiartzungo Idiyazaleak Elkartea.
  • Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, Lartaun Txistulari Taldearekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Eguerdiko 11:50ean: Inaxio Uharte 22. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo PINTXO-LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Herriko elkarte eta tabernek egindakoen artean, pintxo onena nork egin duen jakingo dugu. Antolatzailea: Ibargain Elkartea.
  • Eguerdiko 12:00etan: Oidultz DULTZAINA TALDEAren kale-bueltak Done Eztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Oidultz Dultzaina Taldea.
  • Eguerdiko 12:30ean: BERTSOLARIAK, Done Eztebe Plazan. Julio Soto Ezkurdia eta Miren Amuriza Plaza gai librean. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
  • Eguerdiko 13:15ean: Oiartzungo PINTXO LEHIAKETA; sarien banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 13:30ean: Inaxio Uharte 22. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
  • Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
  • Eguerdiko 14:30ean: BAZKARI FEMINISTA, Ikastolako karpan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 16:00etan: HELDUEN TAILERREN 24. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak.
  • Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan.
  • Arratsaldeko 17:00etan: Herriko ERRALDOIEN eta BURUHANDIEN kale-bueltak, Beheko Plazan barrena, Tolarietan hasita. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.
  • Arratsaldeko 17:00etan: Oiartzungo HAURREN JOKO GARBI eta PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola Kirola.
  • Ondoren: Binakako PALA TXAPELKETAren finalak, Kontzejupean. 18:00etan mutilak; 18:45ean neskak.               Antolatzailea: Girizia Pilota Saila eta Txost.
  • Arratsaldeko 17:30ean: MAGMA MIA bakarrizketa BEATRIZ EGIAZABALen eskutik, Ikastolako karpan. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Arratsaldeko 17:45ean: Elizaldeko Dantza Taldearen emanaldia, Elizaldeko kaleetan Doneztebe Plazan, Madalensoron, Euskal Herria Plazan… Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:30ean: ZIRKOZAURRE ikuskizuna familientzat, Elizalde Eskolako frontoian. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea
  • Arratsaldeko 18:45ean: OLARRI Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, Kastro iturri ondoan.  Antolatzailea: Olarri Dantza Taldea
  • Arratsaldeko 19:00etan: DANTZA-BILERA familian, Kastroko iturri inguruan: DOINARIN TALDEA. Antolatzailea:                Soinuenea Fundazioa.
  • Arratsaldeko 19:00etan: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan. Aizkolariak eta Harri-jasotzaileak. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
  • Gaueko 22:00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe Plazan. OLAIA INZIARTE. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 22:00etan: OINKARI DANTZA TALDEAren ERROTAN emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.
  • Gaueko 23:00etan: DJ BULL, Zimitiyoko txosnan, euskal musikaz girotua. Antolatzailea: Zimitiyoko txosna.
  • Gaueko 23:00etan: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar. Antolatzaileak: Auzokalte Elkartea eta Haurtzaro Ikastola.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Txosnagunean (antolatzaileak: Musika Batzordea).
    • ZURROUNK
    • ALARMA MOREA
  • Gaueko 24:00etan: Dantzaldia, Done Eztebe Plazan. PATXI PEREZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.