Xanistebanetako kultur ekitaldia egingo dute abuztuaren 1ean

Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Udalak.

Herriko festak girotzen hasteko kultur ekitaldia egingo dute abuztuaren 1ean. Arizmendieneako lorategian izango da (eguraldi ona bada, bestela Landetxe Kultur Aretoan), 18:00etan.

Ondarearen Mahaiko kideak omenduko ditu Udalak aurtengo ekitaldian, herriko ondarea jaso eta ezagutzera emateko egiten duten lanagatik.

Oiartzun 2023 urtekaria aurkeztuko du Urtekari Batzordeko partaideek. Ohikoa denez, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.

Gehigarriak

Xanistebanetako kultur ekitaldia egingo dute abuztuaren 1ean