3 esparrutan bilduko dira udaleko 12 sailak.
Agintaldi berria antolatzeko ez-ohiko bilkura egin zuten atzo arratsaldean. Pasa den legealdiko adostasunarekin ekin diote 2023-2027ko honi ere eta landutako gai guztiak aho batez onartu zituzten udal ordezkari berriek.
Udal antolaketan aldaketak egingo dituzte. 12 informazio batzorde zeuden orain arte. 3 batzordetan elkartuko dituzte aurrerantzean 12 sailak, antolaketa sinplifikatu, eraginkortasuna sustatu eta prozesuak hobetzeko: herritarrak, lurraldea eta antolaketa. Esparru bakoitzeko koordinazio bilerak ere egingo dituzte. Sail ezberdinetako teknikari eta zinegotziek hartuko dute parte bertan. Joana Mendiburu alkateak azaldu zuenez, sailen arteko elkarlana sustatzeko egin dute aldaketa. “Sailen arteko sinergiak lortzeko baliatuko ditugu koordinazio bilerak, egiten dugunari transbertsalitatea emateko, barne komunikazioa hobetzeko eta elkarreragitea bultzatzeko”.
Herritarren esparruan osatuko dute gizarte-ongizate sailak, feminismoak, kulturak, hizkuntz normalizazioak, gazteriak, kirolak, udaltzaingoak, komunikazioak, parte-hartzeak eta gardentasunak. Lurraldean egongo dira hirigintza, energia, mugikortasuna, ingurumena, landa-eremua, mendi ondarearen kudeaketa eta ekonomia soziala eta burujabetza. Azkenik, antolakuntzan egongo dira zerbitzu ekonomikoak, idazkaritza, kontratazioa, giza-baliabideak eta informatika.
Esparru bakoitzeko koordinazio guneez gain Zuzendaritza Batzordea ere eratu dute. 2023-2027 legealdiko kudeaketa planaren jarraipena egitea izango da bere funtzio nagusia, zehaztutako helburuak eta definitutako ekintzak betetzen direla ziurtatzeko eta proposamenak egiteko. Esparru eta sail ezberdinen arteko koordinazioa eta komunikazioa bermatzeko gune nagusia izango da.
Gardentasuna areagotzeko bidea ere izango da antolaketa berria. Batzordeen aurretik informazio guztia zinegotzien eskura egongo da Udaleko hodei informatiboan, txostenak eta ebazpen-proposamenak aztertu eta irakurtzeko.
Ohiko udalbatzarrak hilabeteko azken asteazkenetan
Urteko egutegi instituzionala ere adostu zuten atzoko bilkuran, zinegotzien bizitza profesionala, politikoa eta pertsonala antolatzea errazteko eta sail eta batzordeetako lana planifikatzeko. Hileko azken asteazkenetan egingo dituzte ohiko udalbatzarrak, 18:00etan, eta hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren asteartetan Tokiko Gobernu Batzordeak, 8:30ean.
Zenbait prozedura arintzeko eskuordetzeak
Alkateordeen izendapenen berri ere eman zuten atzoko plenoan. Garazi Urdampilleta Astibia izango da lehenengoa, Agustin Lekuona lrastorza bigarrena eta Olaia Lasa Olaziregi hirugarrena. Alkatearen zenbait eskumen eta sinadura eskuordetu dira haiengan, ohiko prozedurak eta erabakiak arindu eta azkartzeko.
Batzordeetako kide berriak izendatu zituzten
Batzordeetako eta Udala partaide den erakundeetako kide berriak zein izango diren adostu zuten. Hauek izango dira:
- Antolaketa eta Kontu Bereziak Batzordea:
- Joana Mendiboure Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa, Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- Rafael Bergaretxe Urdampilleta (EAJ-PNV) eta ordezkoa Janire Mitxelena Lekuona (EAJ-PNV)
- Lurraldea Batzordea:
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Joana Mendiboure Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Ibintza Iragorri Iriarte (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Ihintza Iragorri Iriarte (EH Bildu)
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Ion Albisu Mendiburu (EH Bildu)
- Iñaki Arbelaiz Mitxelena (EAJ-PNV) eta ordezkoa Janire Mitxelena Lekuona (EAJ-PNV)
- Herritarrak Batzordea:
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)eta ordezkoa Jexux Olaziregi Bagües (EH Bildu)
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Edorta Fernandez Etxepeteleku (EH Bildu)
- Nora Velez del Burgo Zalakain (EH Bildu) eta ordezkoa, Joana Mendiboure Garaiar (EH Bildu)
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi (EH Bildu)
- Janire Mitxelena Lekuona (EAJ-PNV) eta ordezkoa Rafael Bergaretxe Urdampilleta (EAJ-PNV)
- Tokiko Gobernu Batzordea:
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- Agustin Lekuona lrastorza (EH Bildu)
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Janire Mitxelena Lekuona (EAJ-PNV)
- Oarsoaldea SA:
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- Lanbarren Parke Logistikoa SA:
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu)
- Añarbe Mankomunitatea:
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- San Marko Mankomunitatea:
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- UEMA:
- Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi (EH Bildu) eta ordezkoa Oihana Irastorza Gonzalez (EH Bildu)
- Jexux Olaziregi Bagües (EH Bildu) eta ordezkoa Edorta Fernandez Etxepeteleku (EH Bildu)
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Ibintza Iragorri Iriarte (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Ekain Susperregi Ibarguren (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- Aiako Harria Parke Naturala:
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Behemendi:
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu)
- Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa (Urmendi):
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu)
- Euskal Fondoa:
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- GPS-Gipuzkoako Parketxe Naturalaren Sarea Fundazioa:
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- OTASA:
- Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu) eta ordezkoa Ibon Mitxelena Fernandez (EH Bildu)
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Edorta Fernandez Etxepeteleku (EH Bildu)
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Jexux Olaziregi Bagües (EH Bildu) eta ordezkoa Aiako Harria Gaztelumendi Gaztelumendi (EH Bildu)
- Janire Mitxelena Lekuona (EAJ-PNV) eta ordezkoa Rafael Bergaretxe Urdanpilleta (EAJ-PNV)
- Udalbiltza:
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Joana Mendiburu Garaiar (EH Bildu)
- Hobeki:
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritza:
- Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)
- Elizalde Herri Eskola-LH:
- Agustin Lekuona Irastorza (EH Bildu) eta ordezkoa Garazi Urdampilleta Astibia (EH Bildu)
- Elizalde Herri Eskola-DBH:
- Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu) eta ordezkoa Nora Velez del Burgo Zalakain (EH Bildu)
- Haurtzaro Ikastola:
- Garazi Udampilleta Astibia (EH Bildu) eta ordezkoa Olaia Lasa Olaziregi (EH Bildu)