Legealdi berria antolatzeko plenoa egingo dute asteazkenean

Batzorde informatzaileak osatu eta egutegi instituzionala onartuko dute.

2023-2027 legealdian udalaren antolaketa zein izango den adosteko ezohiko plenoa egingo dute asteazken honetan (hilak 12). 18:00etan izango da bilkura, pleno aretoan. Zazpi puntu hauek izango dituzte aztergai:

  1. Aurreko bilkuren akten onarpena.
  2. Osoko bilkuren maiztasunari buruzko proposamena eta orohar egutegi instituzionala onartzea.
  3. Batzorde informatzaile orokorrak sortu eta osatzeko proposamena.
  4. Udalbatzaren eskumenekoak diren organo kolegiatuetako udalaren ordezkariak izendatzeko proposamena.
  5. Alkateari eta zinegotzi batzuei dedikazioa aitortzeko eta ordainsarien proposamena, behin-behineko langilearen dedikazioa eta ordainsariaren proposamena eta dedikaziorik gabeko kideen ordainketak, udalkideen kalteordainak eta udal talde politikoen diru-izendapenak.
  6. Kontratazio-mahaiaren eraketa (Udal Osoa denean kontratazio organoa).
  7. Berri ematea:
    1. Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
    2. Alkateordeen izendapenak.
    3. Batzorde Informatiboen lehendakaritza eskuordetzeak.
    4. Tokiko Gobernu Batzarrak eskuratutako ahalmenak.
    5. Zinegotzi delegatuen izendapena.
    6. Kontratazio-mahaiaren eraketa (Alkatea denean kontratazio organoa).
    7. Talde politikoen eraketa.

Gehigarriak

Legealdi berria antolatzeko plenoa egingo dute asteazkenean