Jai-giroan ibiliko dira Altzibarren asteburuan

Auzoko festak ospatuko dituzte ostegunetik igandera.

Altzibartarrek dena prest dute auzoko festetarako. Ostegunean hasi eta igandera bitarte hamarnaka ekintza antolatu ditu festa batzordeak.

Auzoan ohitura diren tortilada eta danborrada arrakastatsuez gain, berrikuntzak ere gehitu dituzte aurtengo egitarauan. Kontzertuak, dantza familian, bizkotxo txapelketa, jubilatuen bazkaria, erromeria, bingo musikatua, haur jolasak… Ongi pasatzeko aukera zabala izango da.

OSTEGUNA (ekainak 29)

  • 18:30 Festei hasiera emateko suziria eta traka.
  • 18:30-20:30 Pintxo potea.

OSTIRALA (ekainak 30)

  • 18:00 BURUHANDIAK txistularien laguntzaz.
  • 20:00 ELKARRETARATZEA dultzainarien laguntzaz.
  • 20:30 Herri AFARI-MERIENDA plazan.
    • Tortilla jatea
    • Sardina jatea (dohainik,dagoena bukatu arte!).
  • Afarian zehar MARISKADA eder baten eta beste sari askoren zozketa egingo da.
  • 23:00 KONTZERTUAK auzoko plazan.
    • ZURROUNK
    • BELAMOBB
    • ANAL SEX

LARUNBATA (uztailak 1)

  • 10:30 Altzibarko XII. haur eta gaztetxoen DUATLOIA 2 urtetik 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.
  • 11:30 ERRALDOI TXIKIEN kalebuelta.
  • 12:00 TOKA TXAPELKETA plazan.
  • 14:00 JUBILATUEN BAZKARIA Bazkun Zahar Berri elkartean.
  • 16:30 XXXVII.TRUK TXAPELKETA Altzibarko Esku Garbia elkartean. Izen ematea:15€ (bikoteko). Izen ematea 16:15ean itxiko da.
  • 18:00 DANBORREROEN TXUPINAZOA eta POTEOA Olaldetik hasita TXARANGAren laguntzaz auzoko kaleetan barrena,BURUHANDIEKIN batera.
  • 19:30 Altzibarko haurren eta helduen DANBORRADA Olaldetik hasita.
  • 21:30etik aurrera, AFARIA plazan.
  • 23:00 Bingo musikatua.
  • 00:00 Kontzertua plazan:TOKAN2 LAPOLLA

IGANDEA (uztailak 2)

  • 09:00 DIANA
  • 10:30etik aurrera, goiz eta arratsalde, herriko artisauen AZOKA plazan.
  • 11:00 Benjamin eta alebinen esku pelota partidak Zelaia Etxadiako frontoian.
  • 12:00 EUSKAL DANTZAK Haurtzaro Dantza Ta!dearen eskutik.
  • 12:00 Gaztetxoen I. BIZKOTXO TXAPELKETA (norberak etxean egina).
  • 12:30  ERROMERIA Hernaniko Txilibita fanfarrearekin Soinuenearen eskutik.
  • 14:00etatik aurrera plazan bazkaltzeko aukera.
  • 17:00 Dantza familian plazan Ixiar Oriarekin.
  • 18:00 HAUR JOLASAK eta TXOKOLATADA Klarene plazan.
  • Ondoren (19:30 aldera) APAR FESTA Olaldeko plazan.                                               
  • 20:00 AFALTZEKO aukera plazan.
  • 22:00 Festekin bukatzeko SUZKO ZEZENA.

Gehigarriak

Jai-giroan ibiliko dira Altzibarren asteburuan