Artile bilketa egingo dute asteazkenean Oiartzunen

Entrega egiteko hitzordua hartu behar da.

Oiartzungo baserrietan pilatutako ardi-ilea jasoko dute asteazkenean, ekainak 28. Abelur, Luergintza eta Landaolak antolatu dute bilketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Interesa dutenek Makutso bideko 5. zenbakira eraman beharko dute artilea. Hala ere beharezkoa da aurrez hitzordua hartzea 696433602 telefono zenbakira deituta. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango.

Jarraitu beharreko hainbat oharren berri eman dute antolatzaileek:

  • Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
  • Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. Artilea suelto utzi behar da.
  • Entrega egin baino lehen ordaindu beharko da tasa. Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari.
  • Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.

Gehigarriak

Artile bilketa egingo dute asteazkenean Oiartzunen