June San Sebastianen kartelak iragarriko ditu 2023ko Xanistebanak

37 proposamen jaso dira.

2023ko Xanistebanetako kartel lehiaketak badu irabazlea. June San Sebastian oiartzuarraren lanak iragarriko ditu aurtengo herriko festak. Lehenengo oiartzuarraren saria Eneko Salaberriarentzat izan da. 37 proposamen jaso dira aurten eta epaimahaiak ez zuen erraza izan horien artetik onena aukeratzen.

Hauek dira Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek saritu dituzten lanak:

  • Irabazlea (600 €): June San Sebastian Sein.
  • Oiartzuar onena (300 €): Eneko Salaberria Gonzalez.
  • Akzesitak (50 €): Itxaso Perez eta Olivia Cowley.
  • 100TZE Sormen Espazioko beka: Anari Larburu Tolosa eta Kattalin Zalakain Gonzalez (elkarrekin egindako lana).

Arkume Egunean izena emateko epea zabalik

Arkume jatea izaten da festetako azken eguneko ekintza jendetsuena. Bertan parte-hartzeko epea ireki dute dagoeneko, ekainaren 20 arte. 35 euroko prezioa izango du eta toki hauetan eman daiteke izena: Gurutze (Bizardian), Karrika (Artason), Arragua (Aldegunan), Ergoien (Auzokalten), Elizalde (Txokolategian, Amazkarren, Mirenen eta Tolaitan), Ugaldetxo (Intxixun). Uztailaren 26 eta 27an banatuko dituzte kamisetak Girizian, 19:00etatik 20:30era.

Gehigarriak

June San Sebastianen kartelak iragarriko ditu 2023ko Xanistebanak