Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretako informazioa

Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapena kontsultatu daiteke.

Dagoeneko kontsultatu daiteke uztailaren 23ko Espainiako Kongresu eta Senatuko hauteskundeetako errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2023ko otsailaren 27ko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen botoa).

  • Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
  • Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: ekainaren 5etik 12ra.
  • Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko hautagai-zerrendetako ordezkariei ematen zaizkien hauteskunde-erroldaren kopietan sartzearen aurka agertzeko epea: ekainaren 5etik 12ra.
  • Mahaiak, hauteslekuak eta atalak banatzeko moduaren aurka erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 6tik 11ra.
  • Non egin daiteke kontsulta:
    • Aurrez-aurre:  Udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
    • On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT… (B@kQ ziurtagiria erabiltzeko Egoitza Birtuala programa instalatuta eduki behar da).
    • Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.
  • Posta bidezko botoa emateko epea: uztailaren 13a arte (jarraibideak hemen).

Hautesleku berria Iturriotzen

Maiatzeko hauteskundeetan botoa emateko toki berria izan zuten Ugaldetxoko bizilagunek (Rafael Pikabea etorbidea 56-58 zenbakiko auzoko lokalean). Bertan izango dute uztaileko hitzordu honetan ere hauteslekua.

Oraingo honetan iturrioztarrek ere berrikuntza izango dute: Dorretxean jarriko da botoa emateko mahaia (Ozentzio kalea 3 zenbakiko beheko solairuan), ohikoa izaten den auzoko lokala festak direla eta ezingo baita erabili.

Gainontzeko tokiak berdin mantenduko dira:

  • Elizalde: Elizalde ikastetxeko frontoian (Manuel Lekuona etorbidea 5)
  • Iturriotz: Dorretxean (Ozentzio kalea 3 behea)
  • Arragua: Anbulatorioan (Lartzabal etxadia z/g)
  • Altzibar eta Karrika: Altzibarko eskoletan (Agerrealde etxadia 7)
  • Ergoien: Auzokalte elkartean (Tornola kalea 4)
  • Gurutze: Bizardia elkartean (Gurutze bidea 18)
  • Udaldetxo: Auzoko udal lokalean (Rafael Pikabea 56-58)

Gehigarriak

Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretako informazioa