Oiartzungo Udalak Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du

Herriko mugimendu feministak gaurko antolatutako elkarretaratzearekin bat egin du Udalak.

Euskal Herrian izan den azkeneko hilketa matxista salatu nahi du Oiartzungo Udalak. Igandean Gasteizen gizonezko batek bikotekide ohia hil zuen. Aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako bigarren emakumea da.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Era berean, Udalak bat egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak gaur (hilak 30) hilketa matxista hau salatzeko egingo duen elkarretaratzearekin (Done Eztebe plazan, 19:00etan) eta herritarrak ere euren gaitzespena adieraztera gonbidatu nahi ditu.

Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du