Larunbatean udako HemenGuk azoka

Herriko artisau eta ekoizleen produktuak eskuratzeko aukera izango da.

Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagutzera emateaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana bultzatzeko udako HemenGuk azoka egingo dute larunbat honetan, ekainak 3. Herriko 19 ekoizle eta artisauk jarriko dute postua Kontzejupean 10:00etatik 13:30era.

Herritarrak azokara hurbildu, bertako ekoizleak eta produktuak ezagutu eta herriko elikagaiak probatzera animatu nahi dituzte HemenGuk-eko kideek eta Udalak.

Parte hartuko duten ekoizle eta artisauen zerrenda:

  • Aaron larrugintza
  • Aldako txakolina
  • Allende Arnaiz artelanak
  • Argittu Pixkor xaboiak eta ukenduak
  • Arraztalo barazkiak
  • Artexaniak artisautza
  • Elika kooperatiba
  • Gezamina elkartea ogia eta sagardoa
  • Ilgotti artisautza
  • Itsaso amets harrapariak
  • Larremotx gaztagintza
  • LeiLei makramea
  • Lekungarai gaztagintza
  • Ogiaren Maitaleak ogia
  • Oliparok artisau lanak
  • Papurrak ogia eta goxoak
  • Peluzahar arrautzak
  • Trikuharri kultur elkartea
  • Zituene pasta

Gehigarriak

Larunbatean udako HemenGuk azoka