Urmendi eguna ospatuko dute igandean

Elkartzeko eta festarako egitaraua antolatu du hezkuntza komunitateak.

Igande honetan (hilak 28) Urmendi Haur Eskolaren eguna ospatuko dute, 10:00etatik 13:00ak bitartean. Haur, guraso eta irakasleek elkarrekin gozatzeko egitaraua prestatu dute.

10:00etan jarri dute hitzordua, Maria Garaiar plazako egoitzaren bueltan. Guraso eta irakasleek prestatutako ‘Hiru txerrikumeak’ antzezlanarekin ekingo diote goizari. Sei txokotan banatuko dute gunea ondoren: madalenak apaintzeko txokoa, talo-txokoa, aurpegia margotzekoa, photocall-a, sormenaren txokoa eta fruta eta zuku txokoa.

Musika eta dantzarekin alaituko dute goiza eta denentzako hamaiketakoa izango da.

Gehigarriak

Urmendi eguna ospatuko dute igandean