Aspertzeko tarterik ez da izango ekainean

Aisialdirako eskaintza aberatsa antolatu dute Udalak eta eragileek.

Ekaineko agenda ekitaldiz bete dute Oiartzungo Udalak eta herriko elkarte eta eragileek. Oiartzuarrentzat hamarnaka hitzordu antolatu dituzte herriko txoko ezberdinetan. Ergoien eta Altzibarko festetan gozatzeko aukera zabala izango da. Gainera, kontzertuak, hitzaldiak, solasaldiak, antzerki emanaldiak, kirol probak, pelikulak eta beste hainbat ekintza egongo dira.

Ikusi hemen ekaineko agenda.

Landetxe kultur aretoan izango diren ekitaldietarako sarrera eta gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean daude eskuragarri eta astelehenero Landetxeko leihatilan, 17:30etik 19:00etara. Txiltxoko eta Bulegoren kontzertuko txartelak musikaze.net web orritik erosi beharko dira.

Gehigarriak

Aspertzeko tarterik ez da izango ekainean

Fitxategiak