62 oiartzuar jaio ziren iaz.
2022an jaiotako 62 oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra egingo da igandean, hilak 21. 10:30ean izango da, Arizmendieneako lorategian (eguraldi txarra badago Haurtzaro Ikastolako jantokian egingo dute). Udalak eta gurasoek antolatu dute.
Eskusoinuaren laguntzaz emango dio hasiera Oihane Mitxelenak festari eta Ekain Perezek umeentzat berak sortutako abesti bat eskainiko du. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Udalaren izenean ongietorria eman eta jolas abestiak kantatuko dituzte denen artean. 2022an jaiotako oiartzuarren arbola osatuko da eta haur bakoitzari zapia jarriko zaio. Agurra dantzatu eta hamaiketakoarekin bukatuko dute ospakizuna.
Atsolorra haur jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika