Arraguan festa izango da nagusi datozen bi asteburuetan

Sei eguneko egitaraua antolatu dute.

Arraguak emango die ostiral honetan hasiera Oiartzungo azuetako festei. Bi asteburu pasako dituzte jai giroan. Hamarnaka ekintza antolatu ditu Aldeguna elkarteak auzotar denen gozamenerako.

Maiatzak 12, ostirala

22:00 Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean (15€ errepeska barne).

Maiatzak 13, larunbata

21:00 Bertso afaria Aldeguna elkartean Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin (txarletak Kabitxo, Landetxe, Miren eta Kastron salgai).

Maiatzak 14, igandea

10:30 Futbol txapelketa gaztetxoentzat futbol zelaiko pistan.

Maiatzak 19, ostirala

14:00 Jubilatuentzat bazkaria Aldeguna elkartean.

18:00 Txupinazoa: Aldeguna elkarteko atarian Agurra dantzatu ondoren kalejira egingo da Lartaungo txistulariak, dultzaineroak, buruhandiak eta Oiartzungo Erraldoen konpartsarekin.

19:00 Holi festa (arropa txuria, betaurrekoak, toalla eta aldatzeko arropa eramatea gomendatu dute), aintzinako jolasak eta mural margoketa.

20:00 Elkarretaratzea frontoian hasita auzoan zehar. Jarraian bertan afaltzeko aukera izando ga.

22:00 Elektrotxufla musika ibiltaria zuzenean.

00:00 DJ Bull aspertu arte.

Maiatzak 20, larunbata

12:00 Oidultz dultzainero taldea ibiliko da auzoan zehar.

14:00 Herri bazkaria. Hanari goxo-goxoa, giro bikaeta eta zozketak, sariak, bingoa…

18:00 Modesko musikaria dantzaz hasetzeko.

Ondoren bertan afaltzeko aukera izango da indarrak berritzeko.

22:30 Berbena Fan&Go taldearekin.

Maiatzak 21, igandea

09:00 Meza.

10:00 Diana Oiartzungo Lartaungo txistulariekin.

10:30 Pilota partidak Oiarperen eskutik. Herriko pilotari gazteak lehian.

11:00 Kalejira auzoan zehar Haurtzaro Ikastolako dantzariekin.

11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Jolas-parkea eta puzkarriak

12:30 Toka txapelketa.

17:00 VII. Bizkotxo txapelketa. Bizkotxoak 17:00etarako entregatu beharko dira frontoian.

18:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia.

19:00 Txokolatada, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa.

Ondoren, zezensuzkoa dantzatuz amaituko dira festak.

Gehigarriak

Arraguan festa izango da nagusi datozen bi asteburuetan