Astelehenero irekiko da Landetxeko leihatila

Sarrerak bertan erosteko aukera egongo da 17:30etik 19:00etara.

Landetxe kultur aretoko leihatila astelehen arratsaldetan irekitzea erabaki du Udalak, jendeak ekitaldietarako sarrerak bertan erosteko aukera izateko. Webgunean saltzen diren txartelez gain, orain arte 60 sarrera gordetzen ziren ekitaldiaren egunean bertan leihatilan saltzeko. Udalak programatzen dituen ekintzetarako sarrera eta gonbidapenak lehendik eskuratzeko aukera egongo da aurrerantzean, astelehenero 17:30etik 19:00ak arte.

Ekitaldiko egunean sarrera edo gonbidapenik geldituko balitz ere irekiko da leihatila baina ez da momentuan bertan saltzeko sarrerarik gordeko.

Gehigarriak

Astelehenero irekiko da Landetxeko leihatila