Kantak sortzen ikasteko tailerra antolatu dute gaztetxoentzat

Bengo eta Txillyrekin izango da maiatzaren 27an.

‘Bengo eta Txillyrekin kantak sortuz’ ikastaroa antolatu dute Udalak eta Adin Txikikoen Mahaiak. Musika sortzeko prozesua azaldu eta abestia sortzeko tailer praktikoa eskainiko dute herriko bi artistek.

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua. Maiatzaren 27an izango da, larunbata, 16:00etatik 19:00etara. Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da maiatzaren 22a baino lehen, helbide honetan: https://forms.office.com/e/D43ex0QUSS

20 lagunentzat egongo da tokia. Partehartzaile kopurua betetzen bada, lehenengo izena eman dutenek edukiko dute lehentasuna.

Gehigarriak

Kantak sortzen ikasteko tailerra antolatu dute gaztetxoentzat