Sai arreak behatzeko aukera igandean Arditurrin

Aurretik izena eman beharko da.

Sai arreak behatzeko aukera izango da igandean (maiatzak 7) Arditurrin, Aiako Harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko.

Arditurri parketxetik abiatuko da irteera gidatua. Sai arreen inguruan azalpen labur bat emango dute lehenik hezitzaileek eta ibilaldi motz bat egingo dute ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera eskaintzeko. Euskarazko azalpena 10:00etan hasiko da eta erdarazkoa 10:30ean. 11:00etan bi taldeek bat egin eta ibilaldia egingo dute.

Bisita adin guztietako herritarrei zuzendua dago. 5 euroko prezioa izango du 12 urtetik beherakoentzat eta 7 eurokoa gorakoentzat.  Plazak mugatuak direnez aurretik izena eman beharko da 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deituta edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzita.

Gehigarriak

Sai arreak behatzeko aukera igandean Arditurrin