Haur eta nerabeen jai batzordea egingo dute larunbatean

Xanistebanetarako ikastetxeetako buzoetan jasotako proposamenak aztertuko dituzte.

Iaz osatu zen lehen aldiz haur eta nerabeen Xanistebanetako jai batzordea, Oinherri taldearen ekimenez. Herriko festetan ere haurrak erdigunean jarri eta beraien gustuko ekintzak antolatu zituzten, diskofesta, magia ikuskizuna eta uretako puzgarriak, besteak beste. Batzordeak eta jaietan antolatutako ekintzek arrakasta handia izan zuten eta aurten ere hasi dira abuztu hasierarako ideia berriak lantzen.

Festetan zer egin eta ikusi nahi duten jakiteko buzoiak jarri dituzte azken asteetan ikastetxeetan. Geletan jasotako proposamen horiek aztertzeko bilduko dira larunbat honetan, hilak 29, 17:00etan Abaraxka udal ludotekan. Aukerak egingarriak diren ikusi eta Xanistebanetako jai batzorde orokorrean beste eragileei ze ekintza proposatu erabakiko dute.

Gehigarriak

Haur eta nerabeen jai batzordea egingo dute larunbatean