Xanistebanetako kartel proposamenak jasoko dituzte

Maiatzaren 31 arte dago lehiaketara aurkezteko epea.

Herriko festak iragartzeko kartel lehiaketa martxan du Udalak. Maiatzaren 31 aurretik aurkeztu beharko dira lanak, udaletxeko harreran.

Bost sari banatuko ditu Udalak, lau dirutan eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula. Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia.

Teknika librea erabili daiteke. Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta ‘Xanistebanak 2023’ adierazi beharko du. Genero-berdintasunaren irizpidearen zainketa ere kontuan hartuko du epaimahaiak aurkezturiko lanetan.

Oinarriak osorik hemen daude eskuragarri.

Xanistebanetako bigarren bilera

Xanistebanak antolatzeko 4 bilera inguru egin ohi izaten ditu Jai Batzordeak urteko. Bihar izango da aurtengo bigarrena, apirilak 25, udaletxeko pleno aretoan 18:00etan. Txupinazoa botatzeko izen proposamenak landuko dituzte.

Gehigarriak

Xanistebanetako kartel proposamenak jasoko dituzte

Fitxategiak