Gatiburen kontzertua Landetxen maiatzaren 13an

Sarrerak salgai daude taldearen webgunean.

Gatibu taldeak kontzertua emango du maiatzaren 13an, larunbata, Landetxe kultur aretoan. 22:30ean izango da. ‘EH Distopikala’ lan berria aurkeztuko du.

Bere hamargarren diskoan, talde bizkaitarrak rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, Karibe aldeko doinu beroak eta Afrikako erritmoak uztartu dituzte.

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko taldearen web orrian, 20 euroan. Aretoko eserlekuak jaso egingo direnez, 600 pertsonentzat izango da tokia. Sarrera denak Gatiburen webgunetik salduko dira.

Gehigarriak

Gatiburen kontzertua Landetxen maiatzaren 13an