Ekitaldiz beterik dator maiatza

50 ekintza baino gehiago izango dira, tartean Gatibu taldearen kontzertua.

Adin tarte eta interes ezberdin denen gozamenerako eskaintza aberatsa antolatu dute Udalak eta herriko eragile ezberdinek datorren hilerako.

50 ekintza eta ekitaldi baino gehiago egongo dira maiatzean Oiartzunen. Gatiburen kontzertua, bakarrizketa, literatur festa, antzerki emanaldia, bertso jaialdiak, podcasta zuzenean, Arraguako festak,  hitzaldiak, abesbatzen emanaldiak, 2022an jaiotakoei ongietorria emateko atsolorra, bisita gidatuak, ipuin kontaketa haurrentzat…

Ikusi hemen maiatzeko agenda.

Landetxe kultur aretoan izango diren ekitaldietarako sarrera eta gonbidapenak datozen egunetan egongo dira eskuragarri sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Gatiburen kontzertuko txartelak taldearen web orritik erosi beharko dira.

Gehigarriak

Ekitaldiz beterik dator maiatza

Fitxategiak