Zuhaitz Gurrutxagaren ‘FutbolisTOK’ bakarrizketa maiatzaren 5ean Landetxen

Sarrerak salgai daude.

Zuhaitz Gurrutxagak ‘FutbolisTOK' bere bakarkako bigarren lana aurkeztuko du maiatzaren 5ean, 20:00etan Landetxen. Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide.

Sarrerak 8 euroan salgai daude sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Leihatilan ere erosteko aukera egongo da, Landetxen aurreko egunetan programatuta dauden beste ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago (ez da sarrerarik gordeko maiatzaren 5ean bertan saltzeko).

Gehigarriak

Zuhaitz Gurrutxagaren ‘FutbolisTOK’ bakarrizketa maiatzaren 5ean Landetxen