Xanistebanak prestatzeko bilera egingo dute bihar

18:00etan izango da Udalaren eta eragileen arteko lehen bilera.

Abuztuko herriko festak antolatzeko lehen bilera egingo du Xanistebanetako Jai Batzordeak bihar, martxoak 28. Urtero bezala, herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean antolatuko ditu festak Udalak.

3-4 bilera egitea aurreikusten dute. Lehenengo hau bihar 18:00etan izango da, pleno aretoan. Oiartzungo elkarte, eragile eta interesa duten herritar denak gonbidatu ditu Udalak bilerara.

Gehigarriak

Xanistebanak prestatzeko bilera egingo dute bihar