2-3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak ostiralean

17:00etan izango da saioa.

2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa izango da ostiralean, hilak 24. Lur Kortak eskainiko du saioa, 17:00etatik aurrera Manuel Lekuona bibliotekan.

Irakurzaletasuna bultzatzea dute helburu Oiartzungo Udalak antolatutako hitzordu hauek. Saioa atsegina izateko hainbat jarraibide betetzeko eskatu dute bibliotekako arduradunek: garaiz etorri beharko da, adina errespetatzea garrantzitsua da eta heldu bakar batek lagunduko du haurra. Gainera, saioan zehar ezingo da jan.

Gehigarriak

2-3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak ostiralean