Internet, sare sozialak eta bideojokoak nola kudeatu lantzeko Treba tailerra gurasoentzat

Martxoaren 13an izango da.

Gurasoen kezka iturri izaten dira nerabek internet eta sare sozialei ematen dioten erabilera. Gaiaren inguruan formakuntza eskaintzeko Treba tailerra antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Rakel Gamito ikerlari eta irakasleak emango du ‘Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?’ hitzaldia.

Haur eta nerabeen gurasoei dago zuzendua. Martxoaren 13an izango da, Udaletxeko pleno aretoan, 17:00etatik 18:30era. Doan da eta parte hartzeko ez da aurretik izenik eman behar. Informazio gehiago nahi duenak gazteria@oiartzun.eus helbidera idatzi dezake.

Gehigarriak

Internet, sare sozialak eta bideojokoak nola kudeatu lantzeko Treba tailerra gurasoentzat