Hondakin organikoa etxean kudeatzeko ikastaroa eman die Udalak.
Etxean konposta egiten hasiko dira Oiartzungo zortzi familia gehiago. Etxean sortutako materia organikoa bertan duten lurzatian kudeatuko dute hemendik aurrera. Hondakin horiek lehengai bihurtu eta ongarri moduan erabiltzeko aukera izango dute horrela.
Nola egin erakusteko ikastaroa eskaini die Udalak. Azalpenen ondoren konposta egiteko ontzia eta aireztagailua ere eman die herritar hauei. Autokonposta egiten duten etxebizitza hauek %20ko hobaria jasoko dute hondakinen tasan.
Udalak gogorarazi du etxean lurzatia ez duten herritarrek ere badutela auzokonposta egiteko aukera. Interesa duen edonork atez ateko bulegoan eskatu dezake informazio gehiago.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika