Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean

Aizegain inguruan landatuko dituzte arbolak.

Larunbatean, otsailak 25, aurtengo Zuhaitz Eguna izango da. Oiartzunen baso-eremua berreskuratu eta herriko haurrak basoaren balioaz jabetzeko antolatzen du Udalak egun hau, herriko ikastetxeen laguntzarekin.

Aizegainen landatuko dituzte aurten bertako haritzak. 10:15ean hasiko dituzte lanak. Bertara autobusez joateko aukera izango dute parte hartzaileek. 10:00etan aterako da Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik (doan izango da baina otsailaren 22a baino lehen eman behar da izena ikastetxeetan).

Bukatzerakoan hamaiketako goxo-goxoa eskainiko die Udalak denei.

Gehigarriak

Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean