Pello Añorgaren ipuin kontaketa astelehenean

4 urtetik goitiko haurrentzat izango da.

Otsailaren 20an Pello Añorgaren ipuin kontaketa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, 17:30ean hasita.

4 urtetik goitiko haurrentzat izango da saioa eta irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.

Bibliotekatik eskatu dute garaiz joateko eta gogorarazi dute ezingo dela bertan meriendatu. Gainera, 4 urtetik gorakoentzat denez, helduek ezingo dute gelan sartu.

Gehigarriak

Pello Añorgaren ipuin kontaketa astelehenean