Ostegunean egingo dute lehen bilera.
2022an jaiotako 62 oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra egingo da maiatzean.
Ospakizuna elkarrekin antolatzeko gonbita egin die Udalak iaz guraso izan ziren herritarrei. Lehen bilera ostegun honetan egingo dute, hilak 9, 17:00etan. Udaletxeko areto nagusian izango da.
Atsolorra haur jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika