Haur eta nerabeen emozioak zaintzeko tailerra antolatu du Udalak

Gurasoei dago zuzendua eta otsailaren 8 eta 15ean izango dira saioak.

‘Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak’ izeneko ikastaroa antolatu du Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Haur eta nerabeen gurasoei dago zuzendua eta Leyre Cano izango da trebatzailea. Bi saio izango ditu: otsailaren 8an eta 15ean, 17:00etatik 19:00etara. Udaletxeko pleno aretoan izango dira biak.

Plaza mugatuak direnez, aurretik izena eman beharko da gazteria@oiartzun.eus helbidera idatzita (otsailaren 7a arte dago epea).

Gehigarriak

Haur eta nerabeen emozioak zaintzeko tailerra antolatu du Udalak