Oiartzungo abeltzainen urteko batzarra, larunbatean

2023eko beharrak zein diren jaso nahi dituzte.

Oiartzungo abeltzainen urteko batzarra egingo dute larunbat honetan, hilak 21. 11:30ean izango da, pleno aretoan. Herriko abeltzain guztiei dago zuzendua.

Oiartzungo Udalak, herriko abeltzainen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorlur-eko teknikariek osatzen duten Goilarre mahaiak hainbat bilera burutzen ditu urtean zehar mendiko beharrak zein diren ikusi eta egin behareko lanak zehazteko. Gainera, urtean behin bilera ireki bat egiten dute herriko mendietako abeltzain guztiekin, larunbatekoa.

2022an mendietan egindako lanen berri emango dute eta 2023rako beharrak jasoko dituzte saioan.

Gehigarriak

Oiartzungo abeltzainen urteko batzarra, larunbatean