Txerri Eguna izango da larunbatean

10:00etatik 14:00etara azoka eta ekintza ugari egongo dira.

2022ko Txerri Eguna ospatuko da larunbat honetan. Urtero arrakasta handia izaten du Gabonei hasiera ematen dien festa honek. Madalensoro eta Elizalde eskolako frontoi eta inguruetan izango da.

10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte artisau eta ganadu feria izango da. Jan-edanerako postuak ere ez dira faltako eta erraldoi txikiak ere aterako dira kalera.

Aurtengoan baserritarrez janzteak saria izango duela gaineratu dute antolatzaileek.

Gehigarriak

Txerri Eguna izango da larunbatean