Euskal Herriko Aurresku Txapelketako oroigarria herriari eskaini dio Mattin Etxebestek

Azaroan irabazi zuen txapelketa.

Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) irabazi zuen Mattin Etxebeste Sanzberro oiartzuarrak azaroaren 12an. Tomas Murua eskulturagilearen trofeoa eskuratu zuen eta Oiartzungo herriari eskaini dio.

Iosune Cousillas Kultura Zinegotziak Etxebeste zoriondu zuen eta oiartzuarren izenean eskerrak eman zizkion saria herriari eskaintzeagatik. Herriko dantzarien maila altua goraipatu zuen zinegotziak. Gogora ekarri zuenez, 2018an txapelketa hau sortu zen txapelketa eta azken lau urteetan Oiartzungo dantzariak nagusitu izan dira: Etxebeste nagusitu da aurten (2021ean hirugarren postua ere lortu zuen) eta aurreko hiru edizioetan Katerin Artolak ekarri zuen saria herrira.

Garaikurra Udaletxean jasoko da urtebetez, hurrengo txapelketa arte.

Gehigarriak

Euskal Herriko Aurresku Txapelketako oroigarria herriari eskaini dio Mattin Etxebestek