‘Itzulera, bizitza ISIS eta gero’ dokumentala ostegunean

Gaztaroa ISISi eskaini zioten mendebaldeko emakume talde baten istorioa kontatzen du.

‘Itzulera, bizitza ISIS eta gero’ dokumentalaren emanaldia antolatu du Oiartzungo Udalak ostegunean, abenduak 1. 19:00etan izango da, pleno aretoan.

Alba Sotorra zuzendariaren filma nazioarteko Emmy sarietan dokumental onena izateko hautagai izan zen. Bere gaztaroa ISISi eskaini zioten mendebaldeko emakume talde baten istorioa kontatzen du: gaztetan ISISen aritu ziren, baina orain etxean beren bizitzak berreraiki nahi dituzte.

Zuzendaria egoera konplexu batean sartzen da, enpatiaz eta aurreiritzirik gabe, eta eztabaida hasten du ISISeko kideak beren jatorrizko herrialdeetara itzultzeari buruz. Alba Sotorrak Siriako ipar-ekialdeko al-Rojeko zelaian sartzea lortu zuen eta dokumentalean emakume hauen ta Estatu Islamikoaren errealitate gogorra islatzea lortu zuen.

Ingelesez izango da dokumentalaren emanaldia, gaztelaniazko azpitituluekin.

Gehigarriak

‘Itzulera, bizitza ISIS eta gero’ dokumentala ostegunean