Euskal Herria plazako aparkalekua itxiko dute bi orduz

Azaroaren 16an izango da, aparkalekuko sarrera berritzeko.

Duela bi aste hasi zen Oiartzungo Udala Euskal Herria plazako aparkalekua txukuntzeko lanekin. Pareta eta zutabeak pintatzen ari da. Margoketa zatika egin da, ahalik eta oztopo gutxien eragiteko.

Lanekin bukatzeko, sarrera berritu eta atea kenduko dute. Hau egin ahal izateko aparkalekua itxi beharko dute bihar, azaroak 16, 8:30etik 10:30era. Sarrera itxita egongo da bi orduz eta ibilgailuen ezingo dute ez sartu ez atera.

Gehigarriak

Euskal Herria plazako aparkalekua itxiko dute bi orduz