Iturrioztarrak garaile auzoen arteko desafiyuan

Gurutzek hartuko du ergoindarren testigua.

Iturriotzek irabazi zuen auzoen arteko desafiyua. Hiru urteko etenaren ostean, Ergoiengo festa batzordearena izan da aurtengo txapelketa antolatzeko ardura.

Goizean goizetik giro aparta egon zen larunbatean Auzokalte inguruan. 10:30erako auzo denak beren koloreko kamisetarekin jantzita zeuden, txapelketari ekiteko prest. Txikorta, aulki jolasa, irrintzi lehiaketa… zazpi erronka ezberdin gainditu behar izan zituzten parte hartzaileek. Hala ere, sukaldeko lana izan zen erabakigarria. Auzo bakoitzak ondoren bazkalduko zuten paella prestatu behar izan zuen. Lan handia izan zuten epaileek arroz onena zein zen erabakitzen.

Iturriotz izan zen garaile azkenean. Gurutzeri egokitu zaio datorren urteko edizioa antolatzeko ardura.