Elizalde Eskolak saria jaso du energia aurrezteko egindako lanagatik

Ekitaldian parte hartu du Agustin Lekuona hirigintza zinegotziak.

Ostiralean 50/50 txekeak eman zaizkie energia-eraginkortasunarekin lotutako proiektuan parte hartu duten Oarsoaldeko 4 ikastetxe publikoei, tartean Elizalde Herri Eskolari.

50/50 proiektuaren helburua da hezkuntza-komunitateetan ohitura jasangarriak sustatzea, energiaren eta uraren kontsumoaren inguruko jokabide-aldaketa lortzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak finantzatzen du.

Energia eta ura eraginkortasunez kudeatzeak ondorio garrantzitsuak ditu bai ingurumenean bai ekonomiaren arloan ere. Ikastetxean egindako ekintzei esker 1.039,90 euro aurreztea lortu dute. Diru honen erdia eskolari eman zaio sari gisa eta beste erdia Udalari, energia-eraginkortasunarekin lotutako inbertsio berriak garatzeko.

Sari banaketa ekitaldian izan ziren Elizalde Herri Eskolako ordezkari eta ikasteak eta Agustin Lekuona, Oiartzungo Udaleko hirigintza zinegotzia. Energia eraginkortasunean aurrerapausoak ematen eta CO2 isurketak gutxitzen jarraitzeko borondatea berretsi zuten.

Gehigarriak

Elizalde Eskolak saria jaso du energia aurrezteko egindako lanagatik