Arrakastatsua izan da Gau Beltza

Eguraldiak ere ez zituen beldurtu parte-hartzaileak.

Jendetza bildu zen astelehenean Abaraxka Udal Ludotekak antolatutako Gau Beltza ospatzeko. 20:00etatik aurrera, mokadutxoa egin ondoren, beldurrezko ibilbidea egin zuten herriko txokoetatik barna.

Etxeko arropa zaharrak jantzita, musika, sua eta sorpresa ugari egon ziren ibilbidean zehar. Norberaren beldurrak idatzi eta erretzeko aukera ere izan zuten.